Inoizko maiatzik onena Donostiako Aireportuarentzat
46.467 bidaiari jaso ditu Hondarribiko azpiegiturak, 2023 urtearekin alderatuta %3,2 gehiago.
Hilabetero bezala AENAk hilabeteko balantzea argiratatu du. Hil honetan 46.467 bidaiari igaro dira Hondarribiko azpiegituratik, 2023an hil berean baino %3,2 gehiago. Lurreratze eta aireratzeei dagokienez 575 mugimendu erregistratu dituzte. 2023 urtekoarekin alderatuta %1,1 gehiago.
Urtarriletik maiatzerako datuak plazaratu dituzte ere. Orain artean egindako mugimenduak 2023ko hilabete tarte berarekin alderatuta %0,1 gutxiago izan diren arren (2207 mugimendu), bidaiari kopurua handiagoa izan da: 177.741 bidaiari guztira, iaz baino %5,3 gehiago.