Ekialdebusen zerbitzu bereziak asteburu honetan
Izaroren eta Camelaren kontzertuetara gerturatzeko zerbitzua indartuko du Ekialdebusek ostiral eta larunbat gauetan.
Ostiral eta larunbat honetan Irungo jaien egitarauko lehen kontzertuak izango dira. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugiokortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu hilaren 14rako eta 15erako gauetarako. Zehazki, E77 (Hondarribia-Donostia) eta E78 (Hondarribia-Irun) lineak indartuko dituzte.
Ostiral gauean, Izaroren kontzertuaren karietara, E77k ohiko irteerak egingo ditu Hondarribitik, 23:00eta eta 00:00etan, eta 01:00etan eta 02:00etan zerbitzu berezia eskainiko dute. Donostiatik ohiko zerbitzua eskainiko da ere 23:50ean, 00:50ean eta 01:50ean, eta zerbitzu berezia 02:50ean irtengo da.
E78 linea honako orduetan irtengo da Hondarribitik: 23:15ean, 23:45ean, 00:15ean, 01:15ean, 01:45ean eta 02:15ean. Irundik, aldiz, 23:30ean, 00:20ean, 01:30ean, 02:00ean eta 02:30ean egingo ditu irteerak.
Larunbat gauean Camelaren kontzertua dago eta E77 lineak ohiko irteerak egingo ditu Hondaribitik 23:00etan, 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan eta 03:00etan . Zerbitzu bereziak 04:00etan eta 05:00etan izango dira. Donostiatik, ordea, betiko ordutegian irtengo dira: 23:50ean, 00:50ean, 01:50ean, 02:50ean eta 03:50ean, eta bereziak 04:00etan eta 05:50ean.
Azkenik, larunbat gauean ere E78k ohiko irteerak egingo ditu Hondarribitik 23:15ean, 23:45ean, 00:15ean, 00:30ean, 01:00etan, 01:30ean, 02:00etan, 02:30ean, 03:00etan, 03:30ean eta 04:00etan. Ordutegi bereziak honako hauek izango dira: 04:30ean, 05:00etan, 05:30ean eta 06:00etan.