Energia Plana bultzatzeko hitzarmena berritu dute
Bidasoa bizirikek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berritu dute hitzarmena; baita Irun eta Hondarribiko Udalek ere, Bidasoa biziriken bidez.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, eskualdearen iraunkortasunaren arloko plangintza eta ekintzak sustatzeko lan hitzarmena sinatu dute, eta, horretarako, eskualdeak 55.000 euroko laguntza jasoko du. Hain zuzen, hitzarmen honen helburuak jasangarritasun energetikoaren estrategia komuna bultzatzea, eredu energetiko jasangarri bateranzko aldaketa bultzatzea, pobrezia energetikoaren prebentzioa, mendekotasun txikiagoa izatea eta CO 2 isuria gero eta txikiagoa izatea dira.
Sinatzaileek adierazi dute aurten aurrezpen ekonomiakoaren inguruan lan egingo dela, eta pobrezia energetikoari aurre egiteko ekintzak garatuko direla eredu energetiko iraunkorra sustatzeko.
Azken hilabeteetan Energiaren Eskualdeko Mahaiak 2024rako Ekintza Plana landu du, eta haren helburu nagusia zera da: Irunen eta Hondarribian jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa sustatzea. Ildo horretatik, karbono-aztarna murrizteari eta energia eraginkortasuna hobetzeari buruzko aholkuak emango zaizkie enpresei, eta industrialdeen egungo egoerari buruzko azterlan bat ere egingo dute autokontsumorako instalazio fotovoltaikoek duten potentziala ebaluatzeko.