UNICEFen 'Ura: tanta bakoitza, altxor bat' erakusketa, ikusgai
Martindozenea Gaztelekuan dago ikusgai hamar panelez osatutako erakusketa, ekainaren 22ra arte. Erakusketak uraren garrantzia du ardatz.
UNICEFen ‘Ura: tanta bakoitza, altxor bat’ erakusketa ikusgai jarri dute Martindozenea Gaztelekuan ekainaren 22ra arte.
10 panelen bidez, erakusketan, uraren garrantziari buruzko zenbait alderdi lantzen dira: garapen jasangarria, ur eskubidea, saneamendua, higienea, klima krisia eta arazoak konpontzeko parte hartzearen eta lankidetzaren garrantzia, besteak beste. Gainera, panelek QRak dauzkate informazio gehigarriarekin.
Erakusketaren edukia haur eta nerabeentzat dago diseinatuta; ondorioz, Martindozenea Gaztelekuan gaiaren inguruan sakontzeko tailer bat antolatu dute. Hitzordua ostegun honetan izango da, 17:30etatik aurrera, eta 12-17 urte arteko gazteentzat izango da.