PSOEk irabazi ditu Europako Parlamenturako hauteskundeak
Abstentzioa hazi egin da eta %55,12koa izan da. Bestalde, EH Bildu lehen aldiz bigarren indarra izan da Irunen.
Atzo gauean zenbatu ziren Europako Parlamenturako hauteskundeetarako emaitzak eta Irunen berriro ere PSOEren zerrenda izan zen bozkatuena. Herrian eman ziren 21.297 botoetatik 7.467 boto lortu zituzten, guztien %35,21 hain zuzen. Bigarren zerrenda bozkatuena Orain Errepublikak izan da 3.521 botorekin, boto guztien %16,60. Lehen aldiz, EH Bildu parte den zerrenda bat Irungo bigarren indarra izan da.
Altua izan zen abstentzioa atzokoan. Herrian botoa emateko eskubidea zuten 47.454 herritarren artetik erdia baino gutxiago joan zen hauteslekura, abstentzio tasa %55,12 izan zelako. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen abstentzio maila %39,75koa izan zen herrian 2019ko aurreko hauteskundeetan. Kontutan hartu behar da orduko Europako Parlamenturako hauteskundeek bat egin zutela udal eta foru hauteskundeekin bat egin zutela.
- PSOE: 7.467 (%35,21)
- Orain Errepublikak (EH Bildu): 3.521 (%16,60)
- EAJ (CEUS): 3.365 (%15,87)
- PP: 2.924 (%13,79)
- Vox: 999 (%4,71)
- Sumar: 873 (%4,11)
- Podemos: 705 (%3,32)
- Bukatu da Festa: 586 (%2,76)