Abuztuko lehen igandean izango da XXX. Kaleko Margo Lehiaketa
Emeki Emakume elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketa da. Egun horretan Hondarribiko txoko guztiak margolariz, kolorez eta pinturaz beteko dira.
Parte hartzeko honako oinarri hauek bete beharko dituzte parte hartzaileek:
- 18 urtetik gorakoek parte ahal izango dute.
- Lan bakarra aurkeztu daiteke.
- Neurri handiena 100 x 100koa izan daiteke.
- Teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mixtoa erabil daiteke.
- Parte hartzaileek Hondarribiko txokorenbat margotu beharko dute. (Argazki, lamina edo antzekoetan oinarritutako lanak baliogabetu egingo dituzte).
Lehiaketa honek Hondarribiko Udalaren, Done Pedro Kofradiaren eta Atrezzoren laguntza du.