Alarde Publikoaren 2024ko San Martzial programa banatu dute
Santiago konpainiak hilaren 17an emango die hasiera entseguei. Programaz gain, entseguen data zein ordutegiak argitaratu dituzte.
Alarde Publikoaren 2024ko San Martzial programa banatu dute dagoeneko hiriko postontzi guztietan. Hala ere, norbaitek jaso ez badu, eredu digitala ikusteko aukera dago hemen.
Santiago konpainiak hilaren 17an emango die hasiera entseguei, eta datak zein ordutegiak hemen ikus daitezke. Agerkari horretan Irungo Alarde Publikoren gaineko argibide askoz gehiago daude, tartean konpainia guztien entseguen egutegia, kantinerak eta bestelako informazioak.