Hiru motozikleta elektriko gehitu dituzte polizia-flotara
Motozikletetako batek desfibriladore bat du. Ibilgailuak kargatzeko bi puntu ezarri dituzte, eta hirugarren bat jartzea aurreikusten dute.
Igor Enparan alkateak eta Patxi Aristizabal Udaltzaingoko buruak iragarri dute polizia-flota berritu egingo dutela %100 elektrikoak diren hiru motozikleta gehituta. Adierazi dute, gainera, motozikletetako batek desfibriladore bat duela. Motozikleta horiek 130km-ko autonomia eta 31kw-eko potentzia dute.
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko, karga elektrikoko bi puntu jarri dituzte Udaltzaingoaren instalazioetan, eta laster hirugarren bat ere ezarriko dutela iragarri dute.
Prentsa oharrean adierazi dutenez, erosketa hau Udaltzaingoaren ibilgailuen flota pixkanaka berritzeko plan baten barruan kokatzen da, karbono-aztarna murrizteaz gain, agenteen joan-etorrien eraginkortasuna eta praktikotasuna hobetzea ere bilatzen duena.