Ekainaren 3an 24 orduz muga itxita lehen sektorearen mobilizazioagatik
Biriatuko ordainlekua itxiko dute datorren astelehenean 10:00etatik aurrera. Irun kolapsatuko delakoan, datorren astelehenean ibilgailu pribatua ez hartzeko gomendioa egin du udalak.
Europako eta Ipar eta Hego Euskal Herriko lehen sektoreko langileak mobilizatu egingo dira datorren astelehenean (ekainak 3). Hala, Biriatutik Junqueraraino Pirinio Atlantiko osoko errepideak itxiko dute 24 orduz. Bidasoaren kasuan, Irundik Biriatura bitarteko bidesaria eta errei ia guztiak–soilik errei bat utziko dute irekita larrialdietarako– itxiko dute 10:00etan hasita.
Irungo Udala “kezkatuta” ageri da itxieragatik, hiriko barne mugikortasunean eta hiritik igaro behar dutenengan izan dezakeen ondorioengatik. Bide horretan, egoera zailik ez jasateko, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari eskatu diote “konpromisoa” har dezatela eta behar diren baliabideak presta ditzatela. Herritarrei, berriz, ibilgailu pribatua ez hartzeko gomendioa egin diete.