Atzo egin zuten maiatzeko osoko bilkuran eztabaidatu zen aurrekontu aldaketa, baita Hondarribiko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2023-2027 Plan Estrategikoa ere. Biak ala biak onartu ziren.
PSE-EEren eta PPren aldeko botoekin egin du aurrera udal gobernuaren proposamenak. Gainontzeko alderdiak abstentzioa bozkatu dute.
Biriatuko ordainlekua itxiko dute datorren astelehenean 10:00etatik aurrera. Irun kolapsatuko delakoan, datorren astelehenean ibilgailu pribatua ez hartzeko gomendioa egin du udalak.
Ihobek Ingurumenaren Mundu Egunaren harira antolaturiko egitasmoa da. Ekainaren 8an Ekoetxea Sareko lau zentroen espazio naturaletan egingo dituzte bilketak.
Irailaren 27an eta 28an egingo da "ikuspegi feministarekin" ondutako jaialdia. Sarrerak, ekainaren 4tik aurrera ahalko dira eskuratu.
EAJren oposizioa egiteko modua salatu eta Hondartza Kiroldegiak eskainiko dituen udako ikastaroen prezioekin gertatutakoari argia jarri die Abotsanitzek. Herritarrei, gainera, lasaitasun mezua helarazi diete.
Beteranoek urrezko domina jantzi dute Bordelen, eta infantilek, berriz, Legution dastatu dute garaipena.
2020an I. Enrique Lekuona Beka irabazi eta lau urteren ondoren egindako ikerketa aurkeztu dute: ‘Portuarrak. Begirada historiko bat Hondarribiko itsas komunitateari’.
Egun, munduan inoiz baino gatazka gehiago daudela uste dute Lakaxita Gaztetxeko kideek. Testuinguru horretan, Jardunaldi Internazionalistak antolatu dituzte gaurtik ekainaren 15era.
2022an Viv Vintage denda eta topagunea ireki zuen Hondarribian 31 urteko Nora Ferreirak, baina joan egin behar izan du. Arrazoien artean, alokairuen prezioa eta bizi proiektua garatzeko ezintasuna daude.
Sarrerak ohiko guneetan eskura daitezke. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
EH Bildu 'Orain Errepublikak' plataformaren parte da, 2019an bezala. Ekainaren 3an plataformak prestaturiko programaren ildo nagusiak aurkeztuko dituzte.
Atzo hasi zen Erdi Aroko azoka eta igandera bitarte egongo da bertan. Azokaz gain, zuzeneko ekintzak ere egingo dituzte.
Erasmus programaren bidez heldu dira ikasleak Egiluzera. Datozen hilabeteetan beren ezagutzak praktikan jarriko dituzte ikastetxean.
TAO zerbitzua Hondartzako aparkalekuetan, Ramon Iribarren eta Europa ibilbidean, eta Minatera eta Foru kaleetan ezarriko dute. Zerbitzua abuztuaren 31ra arte izango da martxan.
Baladrea eta Salhaketako kideak, Alicia Alonso eta Iune San Millan bertaratuko dira, eta hausnarketa eta elkarrizketa sustatuko dituzte. Ekainaren 4an izango da, 18:00etan.