Europako Parlamentuko hauteskundeen atarian ekitaldi politikoa egingo du EH Bilduk
EH Bildu 'Orain Errepublikak' plataformaren parte da, 2019an bezala. Ekainaren 3an plataformak prestaturiko programaren ildo nagusiak aurkeztuko dituzte.
Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpaina betean Nekane Zirkunegi, Gipuzkoako EH Bilduko koordinatzailea, eta Olaia Duarte, Donostiako Udaleko zinegotzia eta Kongresuko Gipuzkoako senataria Hondarribian izango dira.
EH Bildu Orain Errepublikak plataformaren parte da, 2019an bezala. Hala, ekainaren 3an Europako Parlamenturako plataformak (EH Bildu, Galiziako BNG, Kataluniako ERC eta Balearretako Ara Mes) garatu duen programaren ildo nagusiak aurkeztuko dituzte.
San Pedro kalean izango da hitzordua arratsaldeko 19:00etan. Eguraldi txarra egingo balu Kultur Etxera lekualdatuko litzateke ekitaldi politikoa.