Egiluzera etorritako ikasle suediarrei harrera egin die udalak
Erasmus programaren bidez heldu dira ikasleak Egiluzera. Datozen hilabeteetan beren ezagutzak praktikan jarriko dituzte ikastetxean.
Erasmus programaren bidez Egiluzera heldutako ikasleei harrera egin die udalak. Helduberriak Suediako Tumba herrikoak dira, hiriburuaren kanpoaldean dagoen eta 35.000 biztanleko dituen herri batekoak.
Igor Enparan alkatea eta Lupe Queiruga Hezkuntza zinegotziak izan dira ikasleei harrera egin dietenak. Udaletxeko bigarren solairuan dauden koadro historikoak erakutsi eta horien bidez Hondarribiaren bilakaera azaldu diete. Ondoren, ‘Hondarribia Itsas Herria’ egitasmorako prestatu zituzten zapi bana oparitu zieten. Udaletxeko bisitaren ondoren, Guadalupeko Santutegia ezagutzera joan dira.
Datozen hilabeteetan beren ezagutzak praktikan jarriko dituzte Egiluze ikastetxean.