Diego Basallo eta Bidai taldeak, Psilocibenea Aretoan
Sarrerak ohiko guneetan eskura daitezke. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Asteburu honetan Diego Basallo eta Bidai taldeak izango dira Psilocibenea Aretoan.
Diego Basallo taldeak ‘Malo ni bueno’ hirugarren diskoa aurkeztuko dute. Fer Garcíak ekoiztutako lana da eta Greenfarm Estudios eta Garate Estudios-en grabatua, Kaki Arkarazorekin batera. Gainera, Doctor Mastering-en masterizatutako lana da, Estanis Elorzaren eskutik.
Bidai musika talde “irekia” da, free jazz-a eta rock musikaren arteko zubiak bilatzeko sortutakoa.
Sarrerak ohiko guneetan eskura daitezke (Basque eta Etxeberria tabernan eta Irungo Bloody Mary dendan), baita online ere. Aurre salmentan 12 euroko kostua izango dute, egunean bertan, leihatilan 15 euroko prezioa. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, ateak, berriz, 20:00etan zabalduko dituzte.