Behobia Erdi Aroan murgilduta dago
Atzo hasi zen Erdi Aroko azoka eta igandera bitarte egongo da bertan. Azokaz gain, zuzeneko ekintzak ere egingo dituzte.
Atzo hasi zen Behobiako Erdi Aroko azoka eta gaur bisitatzera gerturatu da Cristina Laborda alkatea. Behobiako Auzo Elkarteak eta bertako merkatarien elkarteak antolatzen dute eta igandera arte luzatuko da aurtengo edizioa.
Azoka da finko egongo de proposamenetako bat eta artisautzako eta gastronomiako produktuak topatuko ditu bertan gerturatzen denak. Horrez gain, zuzeneko esperientziak antolatu dituzte ere, hala nola, haurrentzako tailerrak, kaleko animazioa edota antzerki emankizunak. Guztia doakoa da eta egitaraua honako lotura honetan ikus daiteke.