Zinegoak jaialdiaren hedapena Hondarribira helduko da
Hilaren 30ean Bilbon egiten den LGBTIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdian proiektatutako zenbait film ikusteko aukera egongo da.
Urtero urtero Bilbon egiten den LGBTIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia da Zinegoak. Aurtengoa XXI. edizioa izan da. Besteak beste, fikziozko film luzeak, film luze dokumentalak, fikziozko film laburrak, film labur dokumentalak eta lan esperimentalak eskaintzen dituzte. Horiek guztiek sexu-aniztasunaren, identitatearen eta generoaren inguruan hausnartzen dute.
Jaialdi horretan proiektatu dituzten zenbait film Hondarribian ikusteko aukera egongo da hilaren 30ean 19:00etatik aurrera Kultur Etxean. Sarrera doan da edukiera bete arte.