Inguruko mineralak ezagutzeko txangoa
8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako irteera antolatu du Lapurriturriko informazio puntuak. Ekainaren 15ean izango da.
Inguruko mineralak ezagutzeko tailer bat antolatu dute Lapurriturriko informazio puntuan ekainaren 15erako. Parte hartzaileek bertatik bertara ezagutuko dituzte inguruko mineralak eta eguneroko bizitzan zein mineral erabiltzen diren ikasiko dute. Mineralen laginak erakutsiko dituzte eta haien ezaugarri nagusiak zehazten dituzten txartelekin batera, mineral bakoitza dagokion txartelarekin elkartu beharko dute.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du ekainaren 1etik 12ra bitartea, 010 telefonora deituta edota udalaren webgunearen bitartez. Bereziki 8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutakoa da.
Lapurriturriko informazio puntua
Ekainaren 1etik urriaren 31ra bitartean, Lapurriturriko informazio puntua asteburu, jaiegun eta zubi guztietan irekiko dute. Ordutegia, 09:30etik 13:30era bitartekoa izango da eta jarduera tematikoak eskainiko dituzte, inguruaren balio historiko, kultural eta naturalak ezagutarazteko.