Bihar bilduko da 'lemixikoz' Euskara Mahaia
Udaletxeko areto nagusian izango da bilera 18:00etan. Orain artean egindako lanaren jarraipena egiteko lehen bilera izango da.
Martxoko udalbatzan onartu zuten Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa (2023-2027). Ordutik planaren lehen pausoak ematen hasi dira. Ikastetxeekin eta ostalari zein merkatariekin aurreneko bilerak egin dituzte dagoeneko.
Ikastetxeekin, adibidez, koordinazio bilerak izan dituzte. Izan ere, urte askoan Euskara sailetik euskara lantzeko programa ezarri bat zegoen, asetibitatea eta kontzientzia garatzeko. Orain ordea, UEMAko kide bezala bete beharrekoak eta Euskara planean jasotakoak burutzeko koordinaketa lan bat egin behar izan dute.
Martxan dagoen lanaren jarraipena egiteko bilduko da beraz Euskara Mahaia. Asteazkenean (hilak 29) orain arteko aurrerapenen berri emango du Euskara sailak eta ondoren hausnarketarako dinamikak burutuko dituzte.