BATeko neskek bukatu dute denboraldi historikoa
Castellonen izan dira Ohorezko Mailan lehiatzen eta zortzigarren bukatu dute. Marka pertsonal andana hobetu eta klubean errekor berriak ezarri dituzte.
Maiatza hasieran Emakumeen Ohorezko Taldeak BAT klubaren historiako Espainiako ligako emaitzarik hoberena eta garrantzitsuena lortu zuen. Zortzigarren sailkatu ziren eta ligan mantentzea lortu zuten. Horrez gain, Espainiako Ohorezko Ligako finalerako sailkatu ziren eta asteburu honetan jokatu dute finala Castellonen.
Talde guztiek final honetara beraien jokalari hoberenak eramaten dituzte. Dena den, BATek dio haien helburua hasieratik izan zela zortzigarren postuan bukatzea eta horrela izan zen 55 punturekin. Izan ere, bidasotarrentzat ligan mantentzeko salbazioa lortuta, Ohorezko Topaketa “saria” izan da.
Hainbat probetan, gainera, aurreikuspenak hobetu zituzten puntuei dagokienez. Marka pertsonal andana hobetu dituzte eta klubak errekor berriak ditu. Taldeak “kalitatea eta izaera” erakutsi zituela dio BATek. “Neskak Ohorera itzuli dira eta etxekoak eta ezezagunak harritzea lortu dute”.
Bakarka aritu zirenen artean hainbaten lana nabarmendu du BATek: Carla A. Martinez, hirugarren 200 metrotan 23,68 segundorekin; Elena Martin laugarren izan zela 1500 metrotan 4:27,32 minuturekin; eta Irune Muguruza, laugarrena izan zen ere 400 metro hesietan 59,06 segundorekin. Errelebotan aritu ziren Ana Gomez, Martina Villar, Laia Olaskoaga eta Carla A. Martinez 4×100 metrotan eta seigarren sailkatu ziren BATen errekor berria ezarriz.
Gainontzeko emaitzak:
- Lorena Vives: 5. pertikarekin 4,96 metrotan eta bere marka pertsonal hoberena.
- Olaia Becerril: 5. luzeran 5,94 metrorekin.
- Miriam Gregori: 6. 3000 metrotan 10:19,79 minuturekin.
- Marta Mancebo: 6. xabalinarekin 42,71 metrotan.
- Lissette Arreaga: 6. mailuarekin 48,76 metrotan.
- Alazne Garrido: 7. 400 metrotan 56,02 segundorekin eta bere marka pertsonal berria ezarri zuen.
- Irati Erro: 7. 800 metrotan 2:22,58 minuturekin.
- Victoria Briso: 7. 100 metro hesietan 14,32 segundorekin.
- Naia Llorente: 7. altueran 1,66 metrorekin.
- Sofia Rchi: 7. hirukoitzean 11,63 metrorekin.
- Ana Pulgarin: 7. 5000 metro martxan 24:30,10 minuturekin.
- Erreleboak, Alaine Agerralde, Irune Muguruza, Jose Isusi eta Alazne Garrido: 7. postuan 3:49,24 minutu.
- Laia Olaskoaga: 8. sailkatu zen 100 metrotan 12,43 segundorekin.
- Laura Fole: 8. sailkatu zen 3000 metro oztopoetan 12:17,77 minuturekin.
- Goizane Garcia: 8. sailkatu zen pisuarekin 12,28 metrorekin.
- Arielle Ngole: 8. sailkatu zen diskoarekin 42,86 metrorekin.
Jardunaldi honekin denboraldia bukatutzat jo dute. Orain, kirolariek maila indibidualean egingo dute lehia BATen koloreak jantzita. Klubak eskerrak eman dizkie Ezkerraldea eta Artundaga filialei eduki duten arrakastan egindako ekarpenagatik.