Ostegun honetan kanpaina egingo du EH Bilduk Irunen

Almudena Grandes plazatxoan izango dira Larraitz Ugarte eta Gorka Elejabarrieta hautagaiak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.

Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak eta kanpaina hasia da jada. Bide horretan, hilaren 30ean, osteguna, EH Bilduk kanpaina egingo du Almudena Grandes plazatxoan, 19:00etan. Bertan izango dira Larraitz Ugarte eta Gorka Elejabarrieta hautagaiak. Euria eginez gero, Palmera Montero gunean elkartuko dira.

Koalizio subiranistak azaldu du Europarako haien ardatz nagusiak honako hauek direla: “euskal nazioaren defentsa, antifaxismoa, bakea eta trantsizio ekosoziala”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.