Ohorezko Mailaren finalean ariko da bihar BATen nesken taldea
Espainiar Estatuko zortzi talde onenen artean sailkatuta, Castelló de la Planan ariko dira bihar, inoizko maila onena erakutsita.
Bihar, larunbata, Espainiako Atletismoko Ohorezko Mailan Taldekako Txapelketaren azken jardunaldia ospatuko dute Castelló de la Planan (Castellon, Valentzia). Bertan, estatuko zortzi talde onenak ariko dira. Bada, Bidasoa Atletiko Taldeko nesken taldea hara mugituko da lehenengoz, Espainiar Estatuko gainontzeko zazpi atletismo talde onenekin lehiatu eta maila bikaina emateko.
Talde bidasoarrarekin batera, Playas de Castellon (Castellon), Cuevas de Nerja (Andaluzia), Valencia Atletismo (Valentzia), Atletico San Sebastian (Gipuzkoa), Pielagos (Kantabria), Unicaja Jaen (Andaluzia) eta Pamplona Atletismo (Nafarroa) taldeak ariko dira. BATeko neskek, hasiera batean, zaila izango dute zortzigarren postua hobetzea, baina taldeko atleta onenek bidaiatuko dute. Jardunaldiaz disfrutatuko dute, eta ahal bezain onenen lehiatuko.
Honakoa da, frogaz froga, BATen taldea osatuko duten atleten zerrenda:
100m: Laia Olaskoaga.
200m: Carla Arwen.
400m: Alazne Garrido.
800m: Irati Erro.
1500m: Elena Martin.
3000m: Miriam Gregori.
100m hesiak: Victoria Briso.
400m hesiak: Irune Muguruza.
3000m oztopoak: Laura Fole.
Altura: Naia Llorente.
Jauzi hirukoitza: Sofia Rchi.
Luzera: Olaia Becerril.
Pertiga: Lorena Vives.
Pisua: Goizane Garcia.
Disko: Arielle Ngole (f).
Xabalina: Marta Mancebo.
Mailua: Lisette Arreaga.
4 x 100m: Carla-Laia-Martina-Leire.
4 x 400m: Irune-Alazne-Alaine-Jone.
Duela hainbat aste Durangon lehiatu zuten jardunaldian, BATeko neskek Ohorezko Mailan plaza ziurtatu zuten. Hori gutxi ez eta inoiz emakumezkoen taldeak erakutsi duen maila onena eman duten aurten, zortzi talde onenen artean sailkatuta. Indar eta gogo betez, kementsu ariko dira bihar.