Auzoko topagune izan nahi duen murala, larunbatean bukatuko dute
Muliateko Kandido Saseta plazan egiten ari diren murala bukatzeko zita jarri dute larunbatean, hilaren 25ean.
Muliateko Kandido Saseta plazan egiten ari diren murala bukatzeko zita jarri dute larunbatean, hilaren 25ean. Judas Arrieta ari da murala egiten, baina ez da bakarrik lan horretan, izan ere, auzolanean ari dira pareta kolore biziz eta artez betetzen.
Komunitatearen aniztasuna, historia, kezkak, eta bizitasuna islatuko ditu artelanak, eta auzoko topagune bihurtu nahi dute.
Duela bi aste hasi ziren murala egiten. Artelana bukatzeko 18:00etan elkartuko dira Kandido Saseta plazan.