Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Elkarrekin Irunek 3,2 milioi euroko aurrekontu zuzenketa proposatu du

Babes ofizialeko alokairuak, aparkalekuak eta haurren aisia izan ditu hizpide kreditu aldaketak idazterakoan. Guztira, 11 proposamen bildu dituzte.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/05/21

Udal aurrekontua 7,2 milioi euroan hazteko proposamena egin du PSE-EEk osatutako udal gobernuak. Era berean, udalbatza osatzen duten gainontzeko alderdiak haien aurrekontu aldaketa proposamenak egiten ari dira eta gaurkoan Elkarrekin Irunek aurkeztu du berea.

Orotara, 3,2 milioi euroko aldaketa egitea proposatu dute, 11 zuzenketen bidez. Era berean, iazko udal aurrekontuetatik 12 milioi euro likidatu gabe geratu direla salatu dute.

Irunen etxebizitza bat alokatzea edota erostea “ezinezkoa” dela azaldu du koalizio moreak eta horretan bultzada eman behar dela uste dute. Horretarako, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko proposamen bi egin dituzte, esate baterako, Kale Nagusiko 7 zenbakian eta Madariaga Etxea zegoen tokian (Iparralde hiribidea). Hasteko, bi proiektu hauen bideragarritasuna neurtuko duen azterketa egitea nahi dute. Etxebizitzarekin jarraituz, zuzenketak egin dituzte ere gazteen emantzipaziorako eta zailtasun ekonomikoak dituzten bizilagunentzako.

Elkarrekin Irunen bigarren lan ildoa aparkalekuak izan dira. “Ezinezkoa da Irunen aparkatzea, urtetatik”. Egoera hau hobetzeko aburuz, Katean altuera izango lukeen aparkaleku bat eraikitzea proposatu dute. Aldi berean, TAO zerbitzua eta hiriko aparkalekuen kudeaketak udalak bere gain hartzeko urratsak ematen segitzea eskatu dute.

Kreditu aldaketak familiak ekonomikoki laguntzea presente eduki behar duela uste dute. Elkarrekin Irunen arabera, inflazioak euskaldunen erosahalmena murriztu du eta inpaktu horretan eragiteko familiei diru laguntza zuzenak ematea galdegin dute. Zehazki, Gipuzkako errentaren bataz bestekoaren azpitik dauden familiei laguntzea da asmoa.

Azkenik, familien kontziliazioari buruz aritu dira, haurren aisia ardatzean jarrita. Bide horretan, udal eraikinak udaran eraikitzeko eskaera egin dute eta horietan jantokia eskaintzea, bi haurtxoko, eta Solas Jolaseko plazak handitzea. Izan ere, aurtengo Solas Jolasen 400 haur geratu dira aisia eskaintzatik kanpo, eta horietatik 18k behar bereziak dituzte. “Plaza horiek handitu egin behar dira”.

  • 500.000 euro: Kale Nagusiko 7. zenbakian alokairuzko etxebizitza babestuak eraikitzeko azterketa egitea.
  • 500.000 euro: Madariaga Etxea zegoen tokian (Iparralde hiribidea) alokairuzko etxebizitza babestuak eraikitzeko azterketa egitea.
  • 300.000 euro: Gazteak, finantza-zailtasunak dituzten pertsonak eta egoera ahulean dauden pertsonak emantzipatzeko laguntzak eta diru laguntzak indartzea.
  • 300.000 euro: Elikagaiak erosteko zuzeneko laguntza, 50 eurokoa bizikidetza-unitate bakoitzeko, baldin eta Gipuzkoako batez bestekoa (16.887 euro) baino errenta garbi txikiagoa duela egiaztatzen duen agiria aurkezten badu.
  • 1.000.000 euro: Alturan eraikitako aparkalekua Katean, futbol zelaiaren atzeko partean.
  • 18.000 euro: TAO zerbitzua eta lur azpiko aparkalekuak udalak bere gain hartzeko ikerketa.
  • 100.000 euro: Udal eraikinak udara irekitzea haurrei jantoki zerbitzua eskaintzeko.
  • 500.000 euro: Bi haurtxoko berri sortzeko.
  • 2.000.000 euro: Udal kiroldegiak hobetzean inbertsioak egiteko.
  • 150.000 euro: Solas Jolaseko plazak handitzea. Aurten, 400 haur geratu dira kanpoan eskaera orokorretan, eta 18 haur behar bereziko haurren eskaeretan.
  • 25.000 euro: Kontrola Ez Da Maitasuna, 60 urtetik gorakoei zuzendutako indarkeria matxistaren aurkako kanpainarekin segitzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.