Lehenengo mailara itzuli dira BATeko mutilak
Puntuekin lehia estua eduki ondoren, lehenbiziko mailan dira BATeko mutilak, urtebeteren ondoren.
Urtebeteren ondoren, lehenengo mailara itzuli dira BATeko mutilak. Pasa den asteburuan Durangon izan dira eta norgehiagokara “lasai” iritsi ziren, baina erakustaldia egiteko gogoarekin. Taldea indartsua dela dio klubak eta sailkapenean lehenbiziko postuan bukatu zuten.
Probetan aurrera egin ahala, lehia geroz eta estuagoa bilakatu zen. Izan ere, sailkapenean behean egotea espero ziren taldeak erdialdean edota goian ibili ziren, eta kasu askotan, lehenengoaren eta bosgarrenaren arteko aldea 5 puntutakoa izan zen. Azkeneko proban lortu zuten abantaila bereganatzea bigarrenarekiko. Guztira 11 puntuko diferentzia markatzea lortu zuten.
Puntu askoko alde horrekin lasai segitu zuten aurrera bidasotarrek. Era horretan, errelebo motzetan hirugarren izan ziren, eta bosgarren luzera lasterketan. Sailkapenean lehenak izan ziren 110 punturekin. Bigarren, Portugalete 104 punturekin eta hirugarren, Badajoz, 102,5 punturekin.
Taldearen garaipenak Joaquin Alonsok, Mario Estangak eta Alejandro Estebanek lortu zituzten. Alonsok, 400 metro hesietan 54,39 segundorekin. Estangak, pertikarekin 4,70 metroko jaurtiketarekin, eta Estebanek xabalinarekin 60,18 metroko jaurtiketarekin.
Bigarren postuetan Aritz Zuazok irabazi zuen altueran 1,98 metro eginda eta bere marka pertsonala hobetuta. Iker Arozenarentzat ere zilarrezkoa izan zen luzeran 7,36 metro eginda. Juan Errandoneak jauzi hirukoitza egin zuen 14,87 metrorekin.
Hirugarren sailkatu ziren Mikel Aramendi 3000 metro oztopoetan 9:30,09 minuturekin. Unxa Erasok mailua bota zuen 43,50 metro eta errelebo motzetan (4×100) kronometroarekin 41,91 segundotan. Erreleboan Erasoz gain, Imanol Gil, Tirso Ocaña, Ander Garaiar eta Iker Arozena aritu ziren.
Podimetik kanpoko sailkapena:
4. postua Tirso Ocaña 100m 10,88 segundo
4. postua Aritz Leonet 1500m 4:03,34 minutu
4. postua Gonzalo Tamayo pisuan 13,55 metro
4. postua Leo Romero martxan 24:15,86 minutu
5. postua Erik Fernandez 200m 22,48 segundorekin
5. postua Ioritz Labandibar 400m 49,43 segundorekin eta marka pertsonal hoberena
5. postua Joseba Larzabal en 3000m 8:42,84 minutu
5. postua Asier Zarandona diskoarekin 42,57 metro
5. postuaerreleboak 4x400m (Ioritz Labandibar, Urko Navarro, Markel Garrancho eta Iker Anglada) 3:23,54 minutos, klubaren errekorra lortzeko milietara egon ziren.
6. postua Aitor Fernandez 110 metros hesietan 16,14 segundorekin.