LGTBI+ pertsonen aurkako indarkeriaren egunarekin bat egin du udalak
Hondarribiko Udala ordezkatzen duten kide guztiek sinatu zuten adierazpen instituzionala hilaren 17an.
Hilaren 17an izan zan LGTBI+ pertsonen aurkako indarkeriaren eguna. Egun horretan Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala plazaratu zuen udala osatzen dute alderdi guztiek (Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta EAJ) sinatu zutena.
1990. urtetik gaur egun arte aurrerapauso ugari eman direla adierazi zuten bertan “legeen bidez hiritar guztien berdintasuna bermatzeko, norbanako bakoitzaren sexu-orientazioa edo generoa edozein direla ere”. Zentzu berean, gizarteak ere aurrera egin duela nabarmendu zuten. Hala eta guztiz ere, aurrerapausoak egon diren arren, “berdintasun eraginkorra lortzeko Euskal gizarteari bide luzea” geratzen zaiola uste dute: “Gure zoritxarrerako aurreiritziek, uste ustelek, estereotipoek, gaitzespenek eta gorrotoak bizirik diraute oraindik hainbat sektore sozialetan”.
Udala ordezkatzen duten alderdi guztientzat aniztasuna da “gure aberastasunik handienetako bat” eta bide horretan egin den pauso bakoitzak “gizarte inklusiboago bat” eraikitzeko balio izan duela adierazi duten. Horregatik, konpromisoa hartu zuten sexu eta genero aniztasunaren arloko politikak garatzeko eta pertsona guztien eskubideak defendatzeko.
LGTBI+ kolektiboko eragileek eskubideak lortzeko egin duten lana eta borroka goraipatu nahi izan zuten ondoren. Hala nola, Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzua. Azkenik, Hondarribiko Udalak bere gaitzespena adierazi nahi izan zuen LGTBI+ fobiko guztien aurrean eta “bereziki azken asteetan herrian izan diren erasoetan”. Irakurri adierazpena osotasunean.