Igandean ospatuko dute 'Herri Kanta' jaialdia
Gipuzkoa Plazan antolatuko dute, hogeita hamahirugarrenez. Aurten zortzi abesbatza ariko dira oholtza gainean.
Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak Herri Kanta jaialdiaren XXXIII. edizioa antolatu du iganderako. Goizeko 11:00etatik aurrera, Gipuzkoa Plazan elkartuko dira abesbatza zaleak. Aurten, zortzi abesbatza hauek arituko dira oholtza gainean:
- Klink Koruak “Agur Ondarribi” eta “Goizeko izarra” abestiak abestuko ditu, Aritz Gonzalezen zuzendaritzapean.
- Amute-Kostak “Udazken Sasoia” eta “Bizipen ona”, Bibi Garciaren zuzendaritzapean.
- Surbestak, Ander Ribesen zuzendaritzapean, “Maria Solt eta Kastero” eta “Eskerrik asko”.
- Kardiñeruak abesbatzak “Euskararen Txantxagorria”eta “Iluntzean” abestiak, Aritz Enparan zuzendari.
- Xarmantak “Loreak udak ihintza bezala” eta “Ene maite”, Pili Anuncibayren zuzendaritzapean.
- Billabakek “Hilargi non zaude?” eta “Ob-la-di, Ob-la-da”, Aritz Enparanen zuzendaritzapean.
- Goxokik, Alberto Lasa zuzendari, “Astiriak mendian” eta”Adio Euskal Herriari”.
- Zumardikoak abesbatzak, Axel Cartonen zuzendaritzapean, “Goizian argi hastian” eta “Ama, ai zer plazerra!”.
- Olagarrok “Xorieri mintzo zen” eta “Eskilak”, Xabier Agirreren gidaritzapean.
Ekitaldiaren amaieran, denek batera “Agur Jaunak” abestuko dute. Bada, eguraldi txarra egin ezkero, jaialdia Itsas Etxeko Auditoriumean egingo dute.