Bidaiari ugari jaso ditu Hondarribiko aireportuak apirilean
2023ko apirilarekin alderatuta, apirilean % 7,1a hazi da bidaiari kopurua.
Hilero egin ohi duen moduan, AENAk Hondarribiko aireportuaren apirileko datuen berri eman du honezkero. Batetik, apirilean inoiz baina bidaiari gehiago jaso ditu, 42.344, 2023ko apirilean baina % 7,1 gehiago. Bestetik, orotara 536 operazio egin dira, lur-hartze eta zeruratzeen artean. Iazko apirilarekin alderatuta, maila berean (% 0,2 gehiago).
Hortaz gain, orain artean 2024an metatutako datuen berri ere eman du AENAk. Urtearen lehen lau hilabeteei erreparatuta, iazko datuekin alderatuta % 0,5a jaitsi dira operazioen kopurua (1.632), baina bidaiari kopurua hazi da: 131.474, iaz baina % 6,1 gehiago.