Egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dituzte berriz ere Asturiagan
50 urte beteko dira astelehenean Hondarribiko Asturiagako hondartzan Espainiako Poliziak eta Guardi Zibilak bi gazte hil zituztenetik. Oroimen ekitaldia egingo dute larunbatean.
50 urte beteko dira hilaren 20an Hondarribiko Asturiagan edo Fraideen hondartzan bi gazte tiroz erail zituztela Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak. Hirugarren gizon bat, infiltratua eta polizi, bizirik atera zen. Roke Xabier Mendez Villada Poeta eta Jose Luis Mondragon Elortza Moriko iheslariak izan ziren hildakoak, 21 urteko santurtziarra eta 27 urteko arrasatearra, hurrenez hurren. Erailketaren urteurrenaren harira, Asturiaga 1974 Memoria Taldeak oroimen ekitaldia antolatu du larunbaterako (hilak 18), Asturiagan bertan, 11:00etan. Egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dituzte berriz ere.
“50 urteren herriak erailak ahazten ez dituela ozen esateko bilduko gara hilaren 18an”, esan dute taldekideek. Hala, herritarrei oroimen ekitaldira agertzeko eskatu diete, “herriak ez du ahazten!”.