Astelehenean trafiko mozketak egingo dituzte Alde Zaharrean
"Karmele" filma grabatuko dute Hondarribian. Hori dela eta, 11:00etatik aurrera trafikoa moztuko dute Kale Nagusi eta Armen plazan.
Datorren astelehenean, hilaren 13an, “Karmele” filmaren grabazio bat egingo dute Hondarribiko Alde Zaharrean.
Hori dela eta, trafiko mozketak egingo dituzte goizeko 11:00etatik gaueko 00:00ak arte. Dena den, trafikoa ez dute erabat itxiko: erabat beharrezkoa den kasuetan bakarrik utziko zaie ibilgailuei igarotzen.