Ap-8ra sartzeko Kateako ordainlekua hainbat gauez itxiko dute
Bihar gauetik ostegunera eta igande gauean itxita egongo da. Alternatiba gisa, Oinaurreko sarbidea erabiltzea gomendatu du Bidegik.
Aste honetako astearte, asteazken, ostegun eta igande gauean (hilaren 7,8,9 eta 12) Kateatik Ap-8 autobidera sartzeko ordainlekua itxita egongo da, Donostiarako noranzkoan, hain zuzen ere.
Irungo ordainleku nagusiaren parean, Bilborako noranzkoan, 300 metroko hirugarren errei bat prestatzeko egiten ari diren lanen barruan, Irun mendebaldeko sarrerako adarraren zorua berrituko dute.
Itxiera 22:00etatik 06:00etara izango da, eta ordu horietan alternatiba gisa Oinaurreko erdi lotura erabiltzea proposatu du Bidegik. Era berean, Gi 636 errepidea erabiltzeko aukera dagoela oroitu dute ere, Oiartzungo lotuneraino.