Ricardo Requejo Ganbera Musika Zikloaren baitan, kontzertua etzi
Oiasso Kamerata hari-orkestra, Aitzol Iturriagagoitia biolinista eta David Apellaniz biolontxelista izango dira protagonistak.

Datorren igandean, maiatzak 5, Oiasso Kamerata hari-orkestrak, Aitzol Iturriagagoitia biolinistak eta David Apellaniz biolontxelistak kontzertu bat emango dute Amaia KZn, 19:00etan, Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta.
Emanaldiaren lehen zatian Johannes Brahmsen Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza emango dute, eta, bigarrenean, Schuberten Heriotza eta neskamea kuartetoa, Mahlerren hari-orkestrarako moldaketarekin. Kontzertua, hain zuzen, Ricardo Requejo Ganbera Musikako Zikloaren baitan emango dute.
Sarrerak Amaia KZko webgunean, Luis Mariano turismo bulegoan eta Amaia KZn bertan eskura daitezke emanaldia baino ordubete lehenago, betiere lekurik geratzen bada.
Oiasso Kamerata
Irungo hari-orkestra bat da Oiasso Kamerarta, 2014an sortua, eta, egun, Tomas Ruti Vilar da zuzendari artistikoa. Urte askoan zehar Kamerataren xedea herrialde edo kontzeptu jakin batzuetan oinarritutako musika esperientziak proposatzea izan da.