Taberna ibiltariak giroa ipiniko du larunbatean

Eguerdi zein arratsaldean Portuan barrena ibiliko da Taberna ibiltaria talde bizkaitarra. Alaiki elkartearen eskutik antolaturiko ekintza da.

Taberna ibiltaria Altsasun. Argazkia: Taberna ibiltaria.

Larunbat honetan (maiatzaren 4an) eguerdi zein arratsaldean Portuan barrena ibiliko da Taberna ibiltaria talde bizkaitarra. Alaiki elkarteak antolatutako ekintza da.

Eguerdian 13:00etan hasiko dira eta 16:00ak arte arituko dira tabernaz taberna. Deskantsatzeko etenaldia egin ondoren, 20:00etan hartuko dituzte musika tresnak. Patxi Oregi taldekideak facebooken jarri duen bezala ez dakite zein ordura arte arituko diren, “baina luze seguru”. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.