Umetan jasandako eraso sexualen gaia mahaigaineratuko du Emekik
Maddi Ane Txoperenak eta Oihana Etxebarrietak emango dute 'Umetan jasandako eraso sexualak' hitzaldia. Kultur Etxean izango da, maiatzaren 9an, 19:00etan.
Maiatzaren 9rako Umetan jasandako eraso sexualak hitzaldia antolatu du Emeki Emakume elkarteak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin. Maddi Ane Txoperena eta Oihana Etxebarrieta arituko dira indarkeria mota horren inguruan solasean.
Txoperena Berriako kazetaria eta bertsolaria da. 2020an Ez erran inori liburua idatzi zuen, zeinak sexu abusuaren gaia jorratzen duen. Oihana Etxebarrieta, berriz, moderatzaile gisa arituko da. Hondarribiarra Eusko Legebiltzarrean parlamentaria eta gobernantza feministaren sustatzaile eta teorizatzailea da.