2024/4/29

Eraitsi dute Kateako Elizatxo hiribideko zubia

Behin eraisketa eginda, auzoa elkartzeko proiektuari ekingo dio Irungo Udalak. "Historikotzat" jo dute zubiaren desagertzea.

Amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa martxan jartzea eskatu dute

Lan Osasunaren Eguna baliatu dute Bidasoko enpresa komite desberdinetako ordezkariek "ezinbesteko" eskaera egiteko.

Lur Alaiko Xabi Azaldegi garaile Baionako Tomas Iribarren Squash Txapelketan

Frantzia mailako txapelketan nagusitu da Lur Alaiko jokalaria, beste 57 jokalariren aurretik. Hurrengo asteburuan Artalekun jokatuko dute XI. Bidasoa Txingudi Squash saria.

Edukiontzi marroia sustatzeko Bidasos kanpaina 2.652 etxeetan

Apirilaren 29tik ekainaren 25era, ingurumen hezitzaileak ibiliko dira Santiago, Beraun, Alde Zaharra, Arbes eta Meaka auzoetatako etxebizitza eta saltokietan. Organikoaren edukiontziaren erabilera %55etik %70era igotzea da xedea.

Aire zabaleko marrazketa saioa, maiatzaren 11n

Lau orduko saioan Bidasoa inguru pasaiak marraztuko dituzte. Izen ematea maiatzaren 8ra bitarte egongo da irekita.

Umetan jasandako eraso sexualen gaia mahaigaineratuko du Emekik

Maddi Ane Txoperenak eta Oihana Etxebarrietak emango dute 'Umetan jasandako eraso sexualak' hitzaldia. Kultur Etxean izango da, maiatzaren 9an, 19:00etan.

Maite Sota idazleak Zuloaga Etxean aurkeztuko du haren azken liburua

Hilaren 30ean, aurkeztuko du 'Locura' liburua Zuloaga Etxeko gela anitzan. Eleberria Hendaian dago kokatuta.

Irun Market plataforman deskontuak aktibatu dituzte

10 euroko 2.500 deskontu kode aktibatu dituzte, bihartik ekainaren 15era bitartean erabiltzeko.

sanmartzialak

Jaietan jotzeko Irungo musika taldeak bozka daitezke

Gaurtik maiatzaren 5era bitarte egongo da bozkatzeko aukera. Ekainaren 22an eta 23an joko dute bozkatuenek.

Gehiago