'Pequeña Velocidad' kontzentrazio esparrua ezagutzeko erakusketa Kabigorrin
Bertatik bertara ezin da bisitatu Frankismoko Irungo kontzentrazio esparrua. Beraz, Kabigorrin ahalko dira argazkietan ikusi maiatzaren 2tik ekainaren 15era artean.
Kabigorri Ateneoan ikusgai egongo da Pequeña Velocidad Frankismo garaiko Irungo kontzentrazio esparrua erakusten dituzten argazki erakusketa. Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako erakusketa hau maiatzaren 2tik ekainaren 15era bitartean izango da bertan.
Pabiloi horretatik 700.000 eta 1.000.000 pertsona inguru pasa zirela kalkulatu du talde memorialistak. Gaur egun, Pequeña Velocidad da Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio-esparru bakarra eta hura babesteko ahaleginetan ari dira. Izan ere, Via Irun proiektuaren lehen faseen lanengatik egungo trazadurak eraitsiko dituzte.
Kontzentrazio esparrua babesteko Memoria Demokratikoaren urriaren 19ko 20/2022 Legea ere aintzat hartu eta memoria leku deklaratu beharko litzatekeela azaldu zuten, “eta hori errespetatuz egin behar dira hirigintza garapenak”, gaineratu dute Via Irun proiektuari buruz.
Irungo Nicolas Gerendiain Errepublika elkarteak, oroimenerako leku izendatzea eskatu du: “Munduan dauden beste asko bezala, bere hormak historiaren lekuko egitea eta omenaldi, oroitzapen eta etorkizuneko belaunaldientzako inspirazio gune bat sortzea eskatzen dugu”.