Maite Sota idazleak Zuloaga Etxean aurkeztuko du haren azken liburua
Hilaren 30ean, aurkeztuko du 'Locura' liburua Zuloaga Etxeko gela anitzan. Eleberria Hendaian dago kokatuta.
Maite Sota Virtok Hondarribian aurkeztuko du bihar, hilak 30, haren azken liburua. ‘Locura’ izena duen eleberri beltza Hendaiako parajeetan gertatzen da, hain zuzen, Abadia jauregiaren inguruan. Lonsa Quijano da protagonista. Liburuzainak gomendatutako azken liburuak eragindako desilusioaren harira eleberri beltz bat idaztea erabaki du, baina idatzi bitartean agertu zaizkio paranoia nahasmendu baten lehen delirioak. Zuloaga Etxean izango da aurkezpena, liburutegiko gela anitzan, 19:00etan.