Amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa martxan jartzea eskatu dute
Lan Osasunaren Eguna baliatu dute Bidasoko enpresa komite desberdinetako ordezkariek "ezinbesteko" eskaera egiteko.
Lan Osasunaren Eguna izan zen atzokoa eta LAB sindikatuak deituta eskualdeko hainbat enpresa komiteetako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten Irungo San Juan plazan.
CAF enpresako amiantoaren biktimak izan zituzten presente. Izan ere, Espainiako gobernuak amiantoarengatik kutsatutako langileentzako sortutako konpentsazio funtsa “behingoz” onartzea eta martxan jartzea eskatu dute. “Gaixotutako pertsonek eta familiarrek bizi duten egoera zaurgarria onartzea eta bidea erraztea ezinbestekoa da”, aldarrikatu zuten.