Objektuak identifikatzeko droneak erabiltzen ditu AENAk
Drona sentsore eta 5G kalitatezko kamerez hornituta dago eta denbora errealean transmititzen ditu irudiak.
Objektuak identifikatzeko droneak eta inteligentzia artifiziala erabiltzen ditu AENAk Donostiako Aireportuan. Pistan egunero egiten dituzten behaketa lanak, eta horietarako, puntako teknologien laguntza dute iaztik. Hala, segurtasuna modu azkar eta efizientean bermatzea ahalbidetzen dute.
Luis Cañónek, Aenako berrikuntza eta esperientzia zuzendariak “erabaki estrategikoa” izan dela ziurtatu du, segurtasunaren alorrean “efizienteagoak izateko” helburuarekin. Zerbait berritzailea da honakoa. Haatik, proiektuak Kalitatezko Berrikuntza Elkarte espainolaren (gaztelaniaz Innovación de la Asociación Española de Calidad (AEC)) Etorkizun saria jaso berri du.
Dronea sentsore eta 5G kalitatezko kamerez hornituta dago eta irudiak denbora errealean transmititzen ditu. Hala, objektu arraroren bat aurkitzen badu abisua bidaltzen du zentralera. Sistema horrek inteligentzia artifizialaren bidez funtzionatzen du.