Larunbateko baserritarren azoka Itsas Etxera lekualdatuko dute
Eguraldi txarra dago iragarrita larunbaterako; haatik, baserritarren azoka aterpean egingo dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/04/azoka-itsas-etxean.jpeg)
Larunbaterako eguraldi txarra iragarri dute, eta beraz, astero San Pedro kalean egiten den baserritarren azoka aterpera lekualdatzea pentsatu dute. Aldi honetan, baratzeko produktu freskoak Itsas Etxean izango dira herritarren eskura.