Opilak jateko prest dira herritarrak
Emozio handiz bildu dituzte bezperan amaidinen eskutik jasotako opilak. Buruan jarri eta bedeinkatu egin dituzte.
Sagarrondoko eta Jasokundeko Andre Maria Elizan bildu dira gaur goizean ehunka hondarribiar gazte. Emozio handiz bildu dituzte bezperan amaidinen eskutik jasotako opilak. Horiek eskuan sartu dira elizara. Ondoren, apaizak hala eskatu bezala, buruan jarri eta bedeinkatu egin dituzte. Gozoki eta txokolatedun almendrazko opilak jateko prest dira herritarrak.