Bidasoa Itzuliak trafiko aldaketak eragingo ditu Hondarribian
Larubatean arratsaldean igaroko dira txirrindulariak, igandean, berriz, goizeko 10:00etan.
Larubat zein igandean Bidasoa Itzulia 2024 Hondarribitik igaroko da. Larunbatean Hendaiatik abiatuko dira txirrindulariak eta Hondarribian amaituko dute ibilbidea. Igandean, berriz, Irundik hasi eta Irunen amaituko da, baina tartean Hondarribitik igaroko dira.
Hilaren 27an Lezotik (Jaizkibel aldetik) helduko dira herrira. Hori dela-eta Guadalupeko errepidea 17:15ean itxiko dute. Lasterketa igaro bitartean hurrengo kaleak itxi egingo dituzte: Minasoroeta, Labreder, Aireportuko biribilgunea eta Alde Zaharra. Aldi berean, Gernikako Arbola inguruko aparkalekuak Itzuliaren antolamendurako erabiliko dituztela jakinarazi dute.
Hilaren 28an, berriz, Mendelutik sartuko da herrira 10:00 inguruan. Amute igaro, Aireportuko errepidetik Santa Engrazia ermitara helduko dira. Handik aurrera egingo dute, Labreder, Baserritar Etorbidea… eta Higer bidetik gora Guadalupeko santutegira helduko dira. Bertatik beheranzko bidea egingo dute, eta Txiplautik Aireportuko errepiderik Irunerantz abiatuko dira 10:30 inguruan.