Gipuzkoako itsasargiak ezagutzeko saioa
Zure Abenturaren bilan GR-121 ibilbideko zati bat izango da protagonista. Ostegun honetan izango da, 19:30ean, Amaia KZko hitzaldi aretoan.

Gipuzkoako kostaldea ezagutzeko aukera eskainiko du datorren Zure Abenturaren Bila programak. Gipuzkoako 2+1 itsasargiren ibilbidea izenburua du ostegun honetako saioak, eta GR-121 ibilbide luzea erakutsiko du. Ibilbide horrek Hondarribia eta Saturrarango hondartzara hedatzen da, Mutrikura, baleazaleen talaietan barrena: horregatik du izena Talaia.
Saioa, 19:30ean hasiko da, Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta euskaraz izango da. Iñaki Garcia Arnaezek aurkeztuko du, eta, gero, solasaldi bat izango da. Guztira, 60 minutuko iraupena izango du gorabehera, eta nahi duen oro sartu ahalko da, doan, leku guztiak bete bitartean.