2024/4/23

Emakumeen Itzulia Oarso Bidasotik pasako da maiatzaren 12an

Maiatzaren 10etik 12ra emakumeen Euskal Herriko Itzulia lehiatuko da. Hirugarren etapa Donostian hasi eta bukatuko da, eta tropelak Oarso Bidasoko sei udalerriak zeharkatuko ditu.

Aurten ez dute Sagardo Egunik antolatuko

Errelebo faltagatik eta kostuen igoerarengatik utzi dute aurtengoa bertan behera. Hausnarketarako urtea izango da antolakuntzan inplikatuentzat.

Argi berdea Arbesko erresidentziari

270 milioi euroko aurrekontua dauka eta udazkenean hasiko dira eraikitzen. Adinekoentzako eta desgaitasunen bat dutenentzako erresidentzia eta bi eguneko zentro ere izango ditu.

Maila altuko II. Alizia Txoperena squash txapelketa

Espainiako eta Argentinako egungo txapeldunak, Marta Dominguezek eta Pilar Etxetxurik jokatu zuten finala. Antolatzaileek txapelketaren "oso balorazio positiboa" egin dute.

Bidasoa Itzulia 2024ren bigarren etapa Hondarribian amaituko da

Hilaren 26an hasi eta 28an amaituko da Irunen. 16-17 talde arituko dira Bidasoa Itzuliaren 50. edizioa bere egiteko lehian.

Musika zaleen astean zeharreko oasia bueltan da Lakaxitara

UFO-synth garage punk generoak lantzen dituen The Scanners talde frantsesak joko du bihar, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 7 euro balio ditu.

Ostegunean ekingo diete San Nikolas zubiko lanei

Garabi baten eta aldamioen laguntzarekin ezarriko dute zubi berria. Lanak iraun bitartean Harresilanda kalea itxita egongo da.

'Azken gaztelua, azken portua' zikloaren baitako hitzaldia lekuz aldatu dute

Joan den ostiralean Paradoreko areto soziala txiki geratu zen. Ostiral honetan, beraz, Aitor Pescadorren hitzaldia Kultur Etxeko areto nagusira lekualdatu dute.

Abenturaero udalekuetan izena eman daiteke behin behinean

2012 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzako udalekuak dira. Behin behineko zerrendak maiatzaren 7an argitaratuko dituzte, eta zozketa maiatzaren 13an egingo dute.

EH Bildurentzat "aldaketa haizea" dabil Irunen

Koalizio abertzaleak eskertu egin ditu 5.945 bozkatzaileak eta "izugarria" izan dela babesa baloratu dute.

Zaisa Txingudik ez du denboraldiko helburua bete

Igoera play-offei agur esan behar izan diete bidasoarrek. Aldiz, 18 urtez azpikoek garaipena ospatu zuten Durangon.

Gipuzkoako itsasargiak ezagutzeko saioa

Zure Abenturaren bilan GR-121 ibilbideko zati bat izango da protagonista. Ostegun honetan izango da, 19:30ean, Amaia KZko hitzaldi aretoan.

Gehiago