Maila altuko II. Alizia Txoperena squash txapelketa
Espainiako eta Argentinako egungo txapeldunak, Marta Dominguezek eta Pilar Etxetxurik jokatu zuten finala. Antolatzaileek txapelketaren "oso balorazio positiboa" egin dute.
II. Alizia Txoperena Iberdrola Squash Open Nazionala egin zuten pasa den asteburuan eta Irungo Lur Alai Squash Kluba izan da antolatzailea. Guztira, 13 jokalari aritu ziren lehiak, eta klubak nabarmendu du Espainiako eta Argentinako egungo txapeldunak bertaratu zirela: Marta Dominguez eta Pilar Etxetxuri.
Dominguez eta Etxetxuri faboritoak ziren eta finala jokatzera ailegatu ziren. Markagailuan 3 eta 0 irakur zitekeen, Dominguezen alde. “Azpimarratzekoa da Dominguezek bere kirol ibilbideko unerik onena duela eta joan den astean Frantzian txapelketa bat irabazi ondoren, munduko 64 jokalari onenen squash txapelketa jokatzeko sailkapen matematikoa lortu zuela”.
Ona Blasco katalana izan zen hirugarren. Egun, 17 urte ditu eta promesa dela azaldu du Lur Alaik. Dagoeneko Espainiako txapelduna da 19 urtez azpikoan eta nazioarteko txapelketa andana irabazi ditu junior kategorian. Gaur egun, hirugarren dago sailkatuta ranking absolutuan eta junior eta senior selekzioko kidea da.
Blascok Sofia Mateos 22 urteko bartzelonarra izan zuen aurkari. Mateos Alizia Txoperena txapelketako lehenengo ediziona garailea izan zen, eta joan den asteburuan partida “oso lehiatsua” eskaini zuen. Gainera, jokaldian gertatutakoa konprobatzeko bideoa ikuskaria baliatu zuen epaile arbitroak, erabaki korapilotsuen aurrean.
Antolatzaileek “oso balorazio positiboa” egin dute eta hurrengo urtean eta urtero txapelketa antolatzen segitzea espero dute. Partidak ikusi nahi dituenak Espainiako Squash Errege Federazioaren orrialdera jo dezake.