Bidasoa Itzulia 2024ren bigarren etapa Hondarribian amaituko da
Hilaren 26an hasi eta 28an amaituko da Irunen. 16-17 talde arituko dira Bidasoa Itzuliaren 50. edizioa bere egiteko lehian.
Bidasoa Itzuliaren 50. edizioa aurreratu egingo da aurten, hilaren 26tik 28ra bitarte izango da. Hiru etapaz osatuko da. Lehenak Ibardin koroatuko du, bigarrena, Hondarribian amaituko da eta hirugarrena, Irundik hasi eta Irunen amaituko da. Azken honetan txirrindulariek aurreko edizioetan baino kilometro gehiago burutu beharko dituzte.
Guztira 16-17 talde inguruk parte hartuko dute, horietako bi atzerriko taldeak izango direlarik.
Etapak
- I. Etapa (hilak 26); Irun – Ibardin: 130,20 kilometroko ibilbidea burutuko dute.
- II. Etapa (hilak 27); Hendaia – Hondarribia: 133 kilometroko etapa izango da.
- II. Etapa (hilak 28); Irun – Irun: 99,20 kilometroko ruta egin ondoren amaiera emango diote Bidasoa Itzulia 2024ri