'Azken gaztelua, azken portua' zikloaren baitako hitzaldia lekuz aldatu dute
Joan den ostiralean Paradoreko areto soziala txiki geratu zen. Ostiral honetan, beraz, Aitor Pescadorren hitzaldia Kultur Etxeko areto nagusira lekualdatu dute.
Aitor Pescadorrek hilaren 26an eskainiko du ‘Arerioa ispiluan. Nafarroako gudako nortasunak eta erreferenteak (1512-1524)’ hitzaldia. Hasiera batean Paradoreko areto sozialean egitekoa bazen ere, azkenean, Kultur Etxeko areto nagusira lekualdatzea erabaki dute. Arrazoia honakoa da. Hilaren 19ean egin zen hitzaldian Paradoreko aretoa txiki geratu zitzaien bertaratu zirenei eta asko eta asko hitzalditik kanpo geratu behar izan ziren. Arrakasta ikusita ostiral honetako hitzaldia lekuz aldatzea erabaki dute. Ordutegiak bere horretan jarraituko du, arratsaldeko 19:00etan izango da.