Dominekin jaso dute egindako lanaren uzta BATeko atletek
Kluben Arteko Euskadiko Aire Zabaleko Txapelketan "maila ona" erakutsi zuten atleta berriz osatutako gazteen taldeek. Irune Muguruzak, berriz, Gipuzkoako errekorra hautsi du Espainiako Unibertsitateko Txapelketan.
Kluben Arteko Euskadiko Aire Zabaleko Txapelketa jokatu da joan den asteburuan Anoetan. Bertan izan dira BATeko emakumeen eta gizonen taldeak eta adierazi dute “maila ona” eman zutela, laugarren eta bigarren sailkatzea lortuz.
Gizonek sei garaipen dastatu zituzten, eta Real Sociedad taldea estutu zutela ziur azadu dute. Bidasoarrek 129 puntu bereganatu zituzten.
Lehen postuko emaitzak, honakoak: 1.500m: Aritz Leonetek 4:00,53; 3.000m: Ander Aramendik 8:42,80 minutu; 400m hesiak: 56,29 segundo Ander Aristik; Pisua: 14,15 metro Gonzalo Tamayok; Xabalina: 61,49 metro Alejandro Estebanek; Luzera: 7,61 metro Iker Arozenak.
Bigarren postuak: 800m: 1:59,84 Iker Angladak; Diskoa: 40,29 Asier Zarandonak; Mailua: 45,34 metro Unax Erasok; Altuera jauzia: 1,93 metro Aritz Zuazok; Pertika: 4,80 metro Mario Estangak; 4×400 erreleboak: 3:25,12 minutu Julen, Joaquin, Ioritz eta Iñakik.
Hirugarren postuak: Salto hirukoitza: 13,7 metro Luken Aizpuruak; 4x100m: 43,57 segundo Alex, Imanol, Markel eta Beñatek.
Laugarren postuak: 200m: 23,13 segundo Imanol Gilek; 400m: 50,67 segundo Ioritz Labandibarrek. 110m hesiak: 16,34 Mikel Aramendik. Bosgarren postuak: 100m: 12,26 segundorekin Alex garciak; 5km martxan meritorioa Jon Mateirentzat 40:41,50 minuturekin.
Emakumeen taldea
Laugarren sailkatu ziren 89 punturekin BATeko neskak eta klubak dio talde “gaztea eta etxekoa” joan zela Gipuzkoako hiriburura.Kalitatea eta lehiatzen jakitea erakutsi zutela azaldu dute.
Lehen postuak: 3000m: Sara Mancisidorrek 10:59,12 minuturekin; Mailua: Lissette Arreagak 50,83 metro eta bere marka pertsonala; Pertika: 3,40 metro Malen Orduñak.
Bigarren postuak: 3000m oztopoak: 11:52,96 minutu Laure Folerenek; Altuera: 1,60 Eunate Martinezek. Hirugarren postuak: Xabalina: 29,02 Julene Herrerok; 5km martxa: 27,24,44 minutu Pinar Polok. Laugarren postuak: 100m: 12,70 segundo Leire Martiarenak; 200m: 26,22 segundo Ana Gomezek.
Bosgarren postuak: 800m: 2:24,03 minutu Hiart Ibarguren; 1500m: 5:01,17 minutu Irati Errok. Seigarren postuak: 400m: 1:00,39 minutu Uxue Garranchorentzat; 100m hesiak: 46,47 segundo Eider Alzagak; 400m hesiak: 1:09,02 minutu Mariela Berazak; Diskoa: 22,67 segundo Oihana Amadok; Luzera jauzia: 5,16 metro Elene Salcedok.
Sigarren postuak: Hirukoitza: 10,82 metro Inge Ausanek; 4x400m erreleboak: 4:10,65 minutu Nerea, Izaskun, Eider eta Marielak. Zortzigarren postuak: 4x100m: 56,96 segundo Elene, Nagore, Hai Duong eta Iratik; Pisua: 4,90 metro Eider Zumeagak.
Irune Muguruza, errekorra hausten
Ciudad Realen izan da Irune Muguruza atleta, Espainiako Unibertsitateko Txapelketan, eta Gipuzkoako errekorra hautsi du 400 metro hesi absolutuetan.
Hain zuzen ere, 58,28 segundo behar izan zituen proba bukatzeko. Gipuzkoako errekorra izateaz gain, BATena ere bada. Orain, Mediterraneoko jokoetan parte har dezake.
Muguruzak bezala, Goizane Garciak ere errekorra egin du. Batetik, pisuan aritu zen eta laugarren sailkatu zen 13,03 metrorekin. Bere marka pertsonala hobetu zuen eta klubeko marka hautsi, berea zena aurretik ere. Gainera, diskoarekin ere jokatu zuen eta 38,31 metro jaurti zuen.
Lorena Vinez pertikarekin aritu zen eta laugarren sailkatu zen 3,80 metroko botatzearekin. Marta Blanco pisuarekin ariotu zen eta 10,32 metro izan zen bere emaitza hoberena. Victoria Briso, aldiz, 100m hesietan aritu zen eta 14,72 segundo behar izan zituen; xabalinan ere egin zuen lehia eta 36,44 metrokoa izan zen bere emaitza.
Abiaduran, Laia Olaskoagak eta Martina Villarrek ordezkatu zuen Bidasoko taldea 200 metroetan, eta 25,18 segundo eta 25,45 segundo behar izan zituzten, hurrenez hurren. Mutiletan, Tirso Ocañak bere marka pertsonala hobetu zuen 200 metrotan eta 22 segundoko marka hautsi zuen, 21,97 segundorekin.