XXIV. Apirileko Azoka egingo da asteburuan
Zabaltza plazan jarriko dute karpa eta hilaren 26tik 28ra egingo dute ospakizuna. Embrujo Andaluz elkarteak antolatu du azoka.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/04/feria-de-abril-en-irun-1200x1200.jpeg)
Embrujo Andaluz elkarteak beste urte batez antolatu du Irungo Apirileko Azoka. Zabaltza plazan bilduko dira hilaren 26tik 28ra eta sarrera doakoa izango da. Segidan, egitaraua:
Apirilak 26
- 19.00etatik 22.00etara: Azoka-aurreko pintxo potea.
Apirilak 27
- 12:00etan: XXIV. Apirileko Azokaren inaugurazioa Irungo Udalaren eskutik.
- 12:00etan: Haurrentzako atrakzioak.
- 12:15etan: Sevillanak Embrujo Andaluzen eskutik.
- 12:30ean: Emanaldiak: Chiqui Baile Akademia, Jazzarte Dantza Eskola, Sol de Loto, My Dance Studio, Baile Armenio, 22 Academy eta Baile Mongolia.
- 13:00etan: Ohorezko ardoa Andaluziako Eskualde Etxeetako agintariekin eta ordezkariekin.
- 17:00etan: Haurren Erreginaren eta Erregearen hautaketak.
- 18:00etan: Emanaldia: 22 Academy, Yelis y Lucia, Oihane eta Cristina.
- 20:00etan: Flamenko ikuskizuna Sonia Salmeronen eskutik.
- 22.00etan: Grupo Rociero Son de Ases taldea.
Apirilak 28
- 10.00etan: Haurrentzako atrakzioak
- 11:30ean: Rociero Abesbatzen emanaldiak: Aljarafe Errenteria, Errenteriako Concha Rociera eta Lasarte Oriako Semblante Andaluz.
- 13:00etan: Jarduera Son del Surren eskutik.
- 17:30ean: Emanaldiak: Lasarte-Oriako Semblante Andaluz, Errenteriako Concha Rocirera, Errenteriako Aljarafe eta Irungo Embrujo Andaluz.
- 19:30ean: Sevillanen dantza lehiaketa.
- 20:30ean: Iberikoen lote baten eta bi lagunentzako bazkari baten zozketa Hondarribiko Ardora jatetxean.
- 21:00etan: Irungo XXIV. Apirileko Azokaren bukaera.