EAJ irabazle, eta EH Bilduren gorakada Hondarribian
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta jeltzaleen eta EH Bilduren arteko aldea 800 boto inguruan jaitsi egin da.
EAJk irabazi ditu Hondarribian Eusko Legebiltzarreako hauteskundeak. 800 bozen aldea atera dio EH Bilduri. Baina 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderaketa egiten bada, bi alderdien arteko aldea dezente murriztu da: 1.600 bototatik, 800 ingurura pasatu da EAJren aldeko diferentzia. Herriko abstentzio tasa %37koa izan da (%45ekoa 2020an). EH Bilduk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan inoizko daturik onenak lortu ditu gaur Hondarribian (2012an aurkeztu zen lehenengoz koalizioa EAEko hauteskundeetara).
Bestalde, PSE-EEk 2020an baino boto gehiago jaso ditu, eta portzentaian ere gora egin dute sozialistek. PPk nabarmen egin du gora, eta Podemosek galdu dituen bozen zati bat Sumar alderdira joan dira, ez denak ordea.
Beheko zerrendan, beraz, gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek Hondarribian utzi dituzten emaitzak alderdi nagusienen datuei erreparatuta (parentesi artean 2020ko Eusko Legebiltzarrerako lortutako emaitzak)
- EAJ: 3.599, %43,26 (3.464, %49).
- EH Bildu: 2.742, %32,96 (1.836, %25,97).
- PSE-EE: 891, %10,71 (656, %9,28).
- PP: 491, %5,90 (329, %4,65).
- Sumar: 240, %2,88 (2020an ez zen aurkeztu).
- Elkarrekin Podemos-Alianza Verde: 164, %1,91 (521, %7,37).
- Vox: 100, 1,2% (92, %1,3).