Jaizubia Zaldiketa Eskolako amazonak emaitza bikainekin itzuli dira Anagan Kopatik
Anagan Kopako 3. fasea maiatzaren 11etik 12ra jokatuko da Jaizubia Zaldiketa Eskolan. Euskadiko Hipika Federazioak antolatzen duen txapelketa da.
Asteburuan Espainiako estatuko 300 amazonek parte hartu dute Zizurren egin den II. Anagan Kopan. Horien artean izan dira Jaizubia Zaldiketa Eskolako amazonak. 3. mailako kategoria duen txapelketa da, hortaz, estatu mailan goren-gorenean dabiltzan binomioak izan dira lehian.
Larunbateko saioan 1,10m-ko proban Usua Cilvetik bigarren postua eskuratu zuen Hazzle TS zaldiarekin. 0,80mko proban Juncal Sanzolek garaipena eskuratu zuen Estrella zaldiarekin. Gazteenak ere ongi aritu ziren. 0,65eko proban Egor Yakovlevek irabazi eta Eider Manterola bigarren izan zen.
Igandeko saioan, berriz, urre dezente eskuratu zituzten. Aduna Lopetegi eta Daytona D’oz zaldia lehenak izan ziren 1,10m-ko proban. 1m-ko proban María Reyk ere lehen postua eskuratu zuen Estrella zaldiarekin. Proba berean Sophia Yakovleva bigarren izan zen Italique de la Podkova Z zaldiarekin. 0,80m-ko proban Udane Etxebestek garaipena eskuratu zuen ere eta Juncal Sanzol bigarren izan zen. Biak ala biak Estrella zaldiarekin lehiatu ziren.
Bestetik, 0,65m-ko proban, altuera txikienean, nagusitasuna “erabatekoa” izan zen, podiumeko hiru postuak etxekoek bete baitzituzten. Lidia Vidaurrek Kalima zaldiarekin urrea eskuratu zuen, Egor Yakovlevek Kalima zaldiarekin zilarra eta Marina Echegoyenek Triana zaldiarekin brontzea.
Euskadiko Hipika Federazioak antolatzen duen Anagan Kopako 3. fasea maiatzaren 11etik 12ra jokatuko da Jaizubia Zaldiketa Eskolan.