Eskailera mekanikoetako lehen zatian mantenu lanak egingo dituzte
Hilaren 22an egingo dira lan horiek. Lanak iraun bitartean eskailera mekanikoen lehen zatia geldirik egongo da.
Santa Maria Madalena auzoko eskailera mekanikoetan ohiko mantenu lanak egin behar dituzte. Horiek, gainera, zatika egingo dituzte, plazatik gertuen dagoen zatitik hasi eta Donostia kalean amaitzen den zatiarekin amaituko dute. Hori dela eta, datorren astelehenean eskailera mekanikoen lehen zatia geldirik egongo da 08:30etatik aurrera.